AURKEZPENA

Blog hau TEKNOLOGIA BERRIAK ikasgaian sortu dut eta bakarkako lanean landuko dudan proiektua aurkezteko erabiliko dut. Baita talde laneko bloga aurkezteko ere.

miércoles, 25 de abril de 2012

Peru Abarka album lehiaketako saria emon barik geratu da

Peru Abarka album lehiaketako 2012ko saria emon barik uztea erabaki du epaimahaiak. Lau lan besterik ez dira aurkeztu aurten Markina-Xemeingo Udalak eta Herri Bibliotekak elkarlanean antolatzen duten lehiaketara, Narrazio Laburren lehiaketa 2005ean martxan jarri zutenetik kopuru txikiena, eta aurkeztu diren lanek argitaratzeko besteko nahikoa kalitaterik ez dutela adierazi dute antolatzaileek. Lehiaketako epaimahaia, Mari Eli Ituarte Mezulari argitaletxeko arduradunak, Castillo Suarez idazleak eta Carlos Aizpuruak osotu dute.

114 lagunek parte hartu dute Markina-Xemeingo Ibilaldi Neurtuan

Danetara 114 lagunek egin dute Artibai Mendigoizale Taldeak antolatu duen Ibilaldi Neurtua. Euriaren beldurrez agian, beste urteetan baino jende gutxiago animatu da urteroko ekimenean parte hartzera, halandabe, animatu zirenak «gustora» egin zuten ibilbidea, eta aterri eduki zuten ibilbide osoan.

miércoles, 4 de abril de 2012

Zuhaitz landarak banatuko dituzte zapatuan Markina-Xemeinen

Zuhaitz landarak banatuko dituzte eskatzaileen artean, datorren zapatuan, 10:00etan. Banaketa gunea, Arkupea izango da. Horren ondoren, zuhaitz landara bat landatuko du Zelaian Ekozain ekologia taldeak.

Lea-Artibaiko bertsolari gazteak finalean sartu dira

BBK sariketako finalean egongo da aurten be Lea Artibaiko taldea. Ipar Uribeko betsolariei irabazi diote gaur Derion, eta horrek finalerako txartela emon die.

Ipar Uribe iazko irabazlea zen, baina aurten oso talde gaztea oholtzaratu du, eta bertsolarien gaztetasuna eta esperientzia falta nabaria izan da. Lea Artibaikoak, ostera, eroso aritu dira, baita txapelketan lehen aldiz aritu den Jokin Arbe be.
Finala, martxoaren 23an, 19:00etan, Kafe Antzokian izango da, eta beste finalistak, bihar, Markina-Xemeinen jokatuko den saiotik atarako dira.