AURKEZPENA

Blog hau TEKNOLOGIA BERRIAK ikasgaian sortu dut eta bakarkako lanean landuko dudan proiektua aurkezteko erabiliko dut. Baita talde laneko bloga aurkezteko ere.

DANTZAK


Mugimenduaren artea dogu dantza, gizarte edo barne egoera ezberdinak adierazten deuskuzana.
Historian zehar, gizarte guztiak dantzatu izan dabe, erlijio eta gizarte mailako poztasunak adieraziz.
Dantzaren bidez gorputz osoa erabiltzen da eta egoera eta itxura estetiko ezberdinak lortzen dira; gainera bere ezaugarrietariko bat osotasunezko zentzua izatean datza dantzari guztiak erritmo eta koreografi berari jarraitu behar deutsiela.
Gure historia ezagutzen laguntzen deusku, dantza sortu eta dantzatu izan dabenon egoera sozialaren berri emonaz.
Markiñan gordetzen doguzanak be, tradizio handikoak dira, herriak, bere-bereak dabezanak. Ondoren euron berri emongo deutsuegu.

MAHAI-GAINEKOA

Musika tresnak: Kantua, txistua eta danbolin.
Jarraigoa: Banaka egiten dan dantza.
Mikel Deunaren egunean, irailaren 29an, gaberdian dantzatua; lehenengo bertan enparantzan aurreskua egin, eta Mikel Deunaren ermitearen ingurutik, buruzagiak hile-zuzkia eskuan daroala, itzuli bat emon ondoren egiten da.
Hasieran alkateak zuzentzen eban dantza parte hartzaileen artean ardaua banatuz. Gaur egun be Zerutxu dantza taldeko gazteek erritual hau ospatzen jarraitzen dabe nahiz eta agintaririk burutu ez dantza; gainera dantzariok afaldu daben tokian ez dabe dantzatzen, enparantza erdian baino.
Dantza aspaldikoa dogula pentsatzen da. Aurreko mendeetako udal kontuetan ikusi daikeguz Mikel Deunaren eguneko afarien gastuak; mahaiganekoari dagokiozanak be hortxe dagozala uste dogu.

XEMEINGO EZPATA DANTZA

Musika tresnak: Txistua, danbolina eta Atabala
Jarraigoa: 12 ezpata dantzari, maisu zaharra, 4 ezpata txiki
Noizkoa ete dogu dantza eder hau? Ezin esan. Agiri zaharretan guk dakigunez 1610ean aitatzen da lehenengoz, Korpuzti eguneko eleiz inguruan. Dantzari taldeak egindako gastuak be bertan datoz: "lazu ta mendelenak 36 marabedi, ta amabi dozena txiliñenak 136 marabedi". Baina urte hori eta Korpuzti jaia bera baino askoz antzinagokoa dala ziurtatu geinke. Behar bada, gure dantzarik gehienak lez, Kristau aro aurretikoa. Arretxinagako harritzar nabarrak, elkarri eutsika-bultzaka ikustea nahikoa zan holako dantza bikain eta sakon bat gure aurrekoen irudimenean sortua izateko.

ARATUZTEAK: HARTZA, ZARAGI DANTZA ETA ANTZAR JOKOA

Hartza aratuzteetan lehenengoz noiz agertzen dan be ezin esan, dokumenturik ez daukagu eta; baina badakigu gure mendietan hartzok hil egiten zirala 1679 urte inguruan, honelako datuok aurkitu doguz eta: "Ytem treinta y dos reales de cinco osos y tres raposos que ubo y pago durante dicho diño".

ZARAGI DANTZA

Honegaz batera, zortzi dantzariak zaragiduna bertan zala kale guztietan zehar zebiltzan. Herriko toki gehienetan dantzatzen eben apartezko zaletasun eta gogoaz. 1778ko kontu liburuan agertzen dan ordainketagatik ziurtatu geinke garai honetan dagoeneko dantza hau egin egiten zala: "Ttt. Ciento treinta ocho reales pagados a Josef de Goxeacoechea por la cena que dio a los que hizieron la función de Carnestolendas y vaile de troqueo libramiento de los señores Rexidores con inclusión de los vinos gastados el juebes antes de Carnes tolendas".

SOKA-DANTZA

Musika tresnak: Txistua eta danbolina
Jarraigoa: Aspaldi danik Markinan, Euskal Herri guztian lez, eskuak alkarri oratuta gizon eta emakumeen artean eginiko dantzen barri aurkitzen dogu. Soka dantzea hain zuzen be, azken aldiotan aurresku izenez ezagutua. Batzuetan, gazteen arteko jolasaldietarako erabiltzen izan da eta, beste batzuetan, barriz, ohitura ospetsuetan agintariek erabili izan dabe dantza hau jabetasuna adierazteko.
Besteak beste, Karmen Egunean, uztailaren 16an Meza Nagusi ostean dantzatua Udal Agintarien eta herri osoaren aurrean.

No hay comentarios:

Publicar un comentario