AURKEZPENA

Blog hau TEKNOLOGIA BERRIAK ikasgaian sortu dut eta bakarkako lanean landuko dudan proiektua aurkezteko erabiliko dut. Baita talde laneko bloga aurkezteko ere.

BIDE HISTORIKO-MONUMENTALA



Markina-Xemein
Datuen arabera,nahiz eta lehenengo giza kokalekuak Mesolitoan Kobaua koban egon, erromatar garaira arte ez dago honi buruzko informazio gehiagorik.
Markinako hiribildua 1355ean sartzen da historian, Don Tello infanteak, Bizkaiko Jaunak eta Gaztelako XI. Alfontsoren semeak, Markinako Villaviciosa hiribildua sortu zuenean. Hiribilduari izen hori eman zitzaion Gipuzkoako “markan” edo mugan egoteagatik.
Markina sortzearen arrazoia irizpide politiko-militarra izan zen, interes ekonomikoek eragina izan bazuten ere.






ERDI AROKO PLANOA ETA BERE OSAGAIAK
Hiribildu berriaren babes-beharrak zirela eta, hesia edo harresia eraiki behar izan zuten.

Hiru kale paralelok osatzen dute hiribilduaren diseinua, hierarkizatu gabe eta laugarren zeharkako kale batek zatituak. Nahiz eta Markinako harresia halabeharrezko babes-beharragatik eraiki izan, bere balio sinbolikoa mantentzen du. Harresian bi mundu bereizten zituen, bizitza eta kultura, hau da, baserri-mundua eta hiri-mundua.
XV. mendean, esparru harresituak hiru atarte zituen hiribildura sartzeko. Haietariko lehenengoak, “Goikoportala” delakoak, Markina ibaizabaleko markataritza-bidearekin komunikatzen zuen Durango bitartez. Bigarrenak, Iruretako atarteak, hiribildua Etxebarriako elizatearekin komunikatzen zuen, eta honen bitartez, Gipuzkoarekin. Zeharkalea kalearen hegoaldean zegoen eta azkenik, hirugarrena, Oruetako portalea. Ondarroarantz bideratua zegoen hiribildua kostaldearekin komunikatuz.


Ikusi beharrekoak
MURGA JAUREGIA EDO BIDARTE DORREA 
XVII. mendeko jauregi batek ezkutatzen du dorrea, harlanduzko aurrealdea eta palma-dobeladun sarrera-arku handia dituenak. Eraikinaren barrualdean dorre zaharraren horma batzuek diraute.
XVIII. mendearen bukaeran beste oin bat eta alboko atal atxiki bat gehitu zitzaizkion. Oin berri altuan oraindik ikus daitezke kanpoaldean tenpera-pinturaz egindako margolan rokokoz osaturiko luxuzko apainketaren hondarrak.
gora
ANTXIA EDO IBARRA DORREA 
Hiriko dorretxea da eta hiribilduaren aurrealde publikoenean dago. XVI. mendearen hasieran eraiki zen eta Markinako hiriguneko eraikinik zaharrena da, bai eta Erdi Aroaren bukaerako hiribilduetako euskal leinu txikien bizimoduaren erakusgarririk onena ere.
Eraikinak bi aurrealde ditu, elkarrengandiuk arras desberdinak direnak; batak itxura soila eta militarra du, eta bestea zabala eta argitsua da, harlanduzko lan ederrez eraikia.
gora
ANSOTEGI EDO MUNIBETXEA DORREA 
Antxia dorretxea bezala, “dorre” izena ematen bazaio ere, Ansotegi dorrea hiriko nobleziaren jauregia da, Erdi Aroaren bukaeran eraiki zena. Eraikinean hainbat aldaketa egin da. Goenkalerako aurrealdea da interesgarriena. Bistako harri paramentuez eginda dago, eta paramentuetan bi ate zorrotz eta leiho bikiko lau bikote dituen oin bat daude.
gora
UDALETXEA 
Udaletxearen diseinuak XVI. mendeko eredu-eskema du.
Eraikin xumea da, behin baino gehiagotan berriztatu dena, baina era berean antolamendu konplexua du, udaletxea izateaz gain, alondegia, denda eta etxebizitza baita. Udaletxeari buruzko lehenengo datuak 1514koak dira.
Eraikinak hiru isuriko estalkia du eta beheko solairuan atari zabala du. Atarian Sortzez Garbiaren mihise bat ikus daiteke, Oiz mendiko harearrizko zortzi zutabe barroko, bi arkitektok egindakoak, euskarri dituena.
Eraikinaren gainerako tokiak Goenkaleko etxebizitza, alondegia eta Erdikokaleko erloju-dorrea dira. Aipatzekoa da dorrearen altuera, alde zaharreko gainerako eraikinekin alderatzen badugu.
gora
SOLARTEKUA EDO MUGARTEGI JAUREGIA 
Jauregi barroko bikaina, Lucas Longak eraiki zuena eta hiriko jaun-arkitektura barrokoaren erakusgarri dena. Aurrealde nagusiko armarriak Mugarteguitarrenak eta Mañozkatarrenak dira, eta solairu noblearen balkoietan forjaketako lan bikaina dago.
gora
ANDONAEGUI JAUREGIA 
Hiriko jauregi ederra, XVII. mendean Lucas Longak proiektatu zuena. Udaletxearen aurrean dago, horma artean, eta hau dela eta, bere harlanduzko aurrealde noblea eta bere diseinuko lengoaia apaingarri klasizista ederra ez dira nabarmentzen.
gora
KARMELDARREN ELIZA 
XVII. mendearen bukaerakoa eta XVIII. mendearen hasierakoa da, barroko berantiar estilokoa. Elizaren aldamenean komentua dago. Eliza handia eta zabala da, kanpoaldean apainketa soila eta barrualdean apaingarri ugari dituena. Gurutze latindar formako oinplanoa du eta erdiko nabe batean eta alboko bi nabetan –bost ataletan banatuak- antolatzen da.
Aurrealdea harearrizko harlanduzko lana da, proportzio simetriko zorrotzak ditu eta hiru ataletan banatzen da. Erdikoa, zabalena, erdi-puntuko arkupetan hiru sarrera ditu. Honen gainean Karmengo Andra Mariaren irudia duen horma-hobi bat dago, frontoi batek errematatua.
Probintzia osoan altzariz hoberen hornituta dagoena da barrualdea. Aldare guztiek erretaula barroko bikainak dituzte.
gora
BARROETA DORREA 
Egundoko dorretxe landatarra, hiru solairukoa, bolumen prismatiko handia eta piramide-formako estalkia dituena. Dorrea lurraren goragune ireki batean dago, kokaleku enblematiko batean.
Dorrearen oinaldean baseliza klasizista eder bat dago, San Joakimi eta Santa Anari sagaratua. Barroetartarren oinetxea izan zen. Berroetartarren leinuak haraneko auzokoen artean agindu zuen Erdi Aroan zehar.
gora
UGARTE DORREA 
Dorretxe landatarra. XVI. mendean berriztatu zen, egungo alboko sarrera eta goiko solairuko bost bao zorrotzak irtengune-bolaz apainduta egoteak adierazten duenez.
Ondoren, XVIII. mendean, erabat itxuraldatu zen: tokia argitzeko hutsune gehienak handitu ziren eta barrualdeko antolaketa goitik behara aldatu zen.

No hay comentarios:

Publicar un comentario