Markina-Xemein ezagutzen
AURKEZPENA
Blog hau TEKNOLOGIA BERRIAK ikasgaian sortu dut eta bakarkako lanean landuko dudan proiektua aurkezteko erabiliko dut. Baita talde laneko bloga aurkezteko ere.
lunes, 14 de mayo de 2012
miércoles, 25 de abril de 2012
Peru Abarka album lehiaketako saria emon barik geratu da
Peru Abarka album lehiaketako 2012ko saria emon barik uztea
erabaki du epaimahaiak. Lau lan besterik ez dira aurkeztu aurten
Markina-Xemeingo Udalak eta Herri Bibliotekak elkarlanean antolatzen duten
lehiaketara, Narrazio Laburren lehiaketa 2005ean martxan jarri zutenetik kopuru
txikiena, eta aurkeztu diren lanek argitaratzeko besteko nahikoa kalitaterik ez
dutela adierazi dute antolatzaileek. Lehiaketako epaimahaia, Mari Eli Ituarte
Mezulari argitaletxeko arduradunak, Castillo Suarez idazleak eta Carlos
Aizpuruak osotu dute.
114 lagunek parte hartu dute Markina-Xemeingo Ibilaldi Neurtuan
Danetara 114 lagunek egin dute Artibai Mendigoizale Taldeak antolatu duen
Ibilaldi Neurtua. Euriaren beldurrez agian, beste urteetan baino jende gutxiago
animatu da urteroko ekimenean parte hartzera, halandabe, animatu zirenak
«gustora» egin zuten ibilbidea, eta aterri eduki zuten ibilbide osoan.
miércoles, 4 de abril de 2012
Zuhaitz landarak banatuko dituzte zapatuan Markina-Xemeinen
Zuhaitz landarak banatuko dituzte eskatzaileen artean, datorren zapatuan, 10:00etan. Banaketa gunea, Arkupea izango da. Horren ondoren, zuhaitz landara bat landatuko du Zelaian Ekozain ekologia taldeak.
Lea-Artibaiko bertsolari gazteak finalean sartu dira
BBK sariketako finalean egongo da aurten be Lea Artibaiko taldea. Ipar Uribeko betsolariei irabazi diote gaur Derion, eta horrek finalerako txartela emon die.

Ipar Uribe iazko irabazlea zen, baina aurten oso talde gaztea oholtzaratu du, eta bertsolarien gaztetasuna eta esperientzia falta nabaria izan da. Lea Artibaikoak, ostera, eroso aritu dira, baita txapelketan lehen aldiz aritu den Jokin Arbe be.
Finala, martxoaren 23an, 19:00etan, Kafe Antzokian izango da, eta beste finalistak, bihar, Markina-Xemeinen jokatuko den saiotik atarako dira.

Ipar Uribe iazko irabazlea zen, baina aurten oso talde gaztea oholtzaratu du, eta bertsolarien gaztetasuna eta esperientzia falta nabaria izan da. Lea Artibaikoak, ostera, eroso aritu dira, baita txapelketan lehen aldiz aritu den Jokin Arbe be.
Finala, martxoaren 23an, 19:00etan, Kafe Antzokian izango da, eta beste finalistak, bihar, Markina-Xemeinen jokatuko den saiotik atarako dira.
viernes, 30 de marzo de 2012
martes, 20 de marzo de 2012
BARROETA
Orain dela 6 urtera arte dorretxe honetan bizi izan naiz nire guraso, neba eta ahizparekin. Zer esan berataz? oso-oso haundia, oso zaharra eta oso hotza. 2005eko gabonak bertan pasatu genituen azkenak izan zirenez, zenbat gradutan bizi giñen jakin nahi izan nuen (ordura arte etxez aldatzerik izan ez genuenez, nahiago izan nuen jakin ere ez egitea), ezetz igarri? sukaldeko sutondotik kanpora 5ºC, hau ere, Ainere-ren etxeko fatxada urdinaren bezala EGIA da!! Negua heltzearekin bat kipulak bezala ornitzen ginen (pijama lodiak, jertseak, mantak,...) eta oherako poltsa beroa ez zen inoiz falta. Bizimodua sukaldean egiten genuen, berotasuna bertan baitzegoen eta komunera jada aguantatzerik ez genuenean korrika joaten ginen.
Baina egia esan, Markina-Xemeingo tokirik politenetakoa dela uste dut eta nik oroitzapen oso onak ditut.
AH! Ondare historikoaren parte ere bada eta horren informazioa nahi baduzue klikatu hurrengo helbidea.
Suscribirse a:
Entradas (Atom)