Orain dela 6 urtera arte dorretxe honetan bizi izan naiz nire guraso, neba eta ahizparekin. Zer esan berataz? oso-oso haundia, oso zaharra eta oso hotza. 2005eko gabonak bertan pasatu genituen azkenak izan zirenez, zenbat gradutan bizi giñen jakin nahi izan nuen (ordura arte etxez aldatzerik izan ez genuenez, nahiago izan nuen jakin ere ez egitea), ezetz igarri? sukaldeko sutondotik kanpora 5ºC, hau ere, Ainere-ren etxeko fatxada urdinaren bezala EGIA da!! Negua heltzearekin bat kipulak bezala ornitzen ginen (pijama lodiak, jertseak, mantak,...) eta oherako poltsa beroa ez zen inoiz falta. Bizimodua sukaldean egiten genuen, berotasuna bertan baitzegoen eta komunera jada aguantatzerik ez genuenean korrika joaten ginen.
Baina egia esan, Markina-Xemeingo tokirik politenetakoa dela uste dut eta nik oroitzapen oso onak ditut.
AH! Ondare historikoaren parte ere bada eta horren informazioa nahi baduzue klikatu hurrengo helbidea.
No hay comentarios:
Publicar un comentario