AURKEZPENA

Blog hau TEKNOLOGIA BERRIAK ikasgaian sortu dut eta bakarkako lanean landuko dudan proiektua aurkezteko erabiliko dut. Baita talde laneko bloga aurkezteko ere.

miércoles, 25 de abril de 2012

Peru Abarka album lehiaketako saria emon barik geratu da

Peru Abarka album lehiaketako 2012ko saria emon barik uztea erabaki du epaimahaiak. Lau lan besterik ez dira aurkeztu aurten Markina-Xemeingo Udalak eta Herri Bibliotekak elkarlanean antolatzen duten lehiaketara, Narrazio Laburren lehiaketa 2005ean martxan jarri zutenetik kopuru txikiena, eta aurkeztu diren lanek argitaratzeko besteko nahikoa kalitaterik ez dutela adierazi dute antolatzaileek. Lehiaketako epaimahaia, Mari Eli Ituarte Mezulari argitaletxeko arduradunak, Castillo Suarez idazleak eta Carlos Aizpuruak osotu dute.

114 lagunek parte hartu dute Markina-Xemeingo Ibilaldi Neurtuan

Danetara 114 lagunek egin dute Artibai Mendigoizale Taldeak antolatu duen Ibilaldi Neurtua. Euriaren beldurrez agian, beste urteetan baino jende gutxiago animatu da urteroko ekimenean parte hartzera, halandabe, animatu zirenak «gustora» egin zuten ibilbidea, eta aterri eduki zuten ibilbide osoan.

miércoles, 4 de abril de 2012

Zuhaitz landarak banatuko dituzte zapatuan Markina-Xemeinen

Zuhaitz landarak banatuko dituzte eskatzaileen artean, datorren zapatuan, 10:00etan. Banaketa gunea, Arkupea izango da. Horren ondoren, zuhaitz landara bat landatuko du Zelaian Ekozain ekologia taldeak.

Lea-Artibaiko bertsolari gazteak finalean sartu dira

BBK sariketako finalean egongo da aurten be Lea Artibaiko taldea. Ipar Uribeko betsolariei irabazi diote gaur Derion, eta horrek finalerako txartela emon die.

Ipar Uribe iazko irabazlea zen, baina aurten oso talde gaztea oholtzaratu du, eta bertsolarien gaztetasuna eta esperientzia falta nabaria izan da. Lea Artibaikoak, ostera, eroso aritu dira, baita txapelketan lehen aldiz aritu den Jokin Arbe be.
Finala, martxoaren 23an, 19:00etan, Kafe Antzokian izango da, eta beste finalistak, bihar, Markina-Xemeinen jokatuko den saiotik atarako dira.

martes, 20 de marzo de 2012

BARROETA


 Orain dela 6 urtera arte dorretxe honetan bizi izan naiz nire guraso, neba eta ahizparekin. Zer esan berataz? oso-oso haundia, oso zaharra eta oso hotza. 2005eko gabonak bertan pasatu genituen azkenak izan zirenez, zenbat gradutan bizi giñen jakin nahi izan nuen (ordura arte etxez aldatzerik izan ez genuenez, nahiago izan nuen jakin ere ez egitea), ezetz igarri? sukaldeko sutondotik kanpora 5ºC, hau ere, Ainere-ren etxeko fatxada urdinaren bezala EGIA da!! Negua heltzearekin bat kipulak bezala ornitzen ginen (pijama lodiak, jertseak, mantak,...) eta oherako poltsa beroa ez zen inoiz falta. Bizimodua sukaldean egiten genuen, berotasuna bertan baitzegoen eta komunera jada aguantatzerik ez genuenean korrika joaten ginen.

Baina egia esan, Markina-Xemeingo tokirik politenetakoa dela uste dut eta nik oroitzapen oso onak ditut.

AH! Ondare historikoaren parte ere bada eta horren informazioa nahi baduzue klikatu hurrengo helbidea.

Lea Artibai ezagutzen: Objetivo Euskadi


domingo, 18 de marzo de 2012

Markina-Xemein Lea-Artibai eskualdean



Lea ArtibaiLea Artibai
MARKINA-XEMEIN EZAGUTZEN proiektuan gure herriaren kokagunea, ezaugarriak eta historiaz ez ezik, bertako ohitura, xelebrekeria, dantza eta abarri buruz arituko gara.

MARKINA-XEMEIN EZAGUTZEN

Kaixo!!
Hainbeste buelta eman eta gero, halako batean erabaki dut!! Nire proiektuak  MARKINA-XEMEIN EZAGUTZEN izena izango du eta gure herriari buruz arituko da.

lunes, 13 de febrero de 2012

Zer da musika?


Musika artea da eta, aldi berean, zientzia da. Gizakiak sortutako beste arteetatik bat bera ere ez dago musika bezain hurbil bizitzatik; izan ere, musika bizitza bera dela esan dezakegu. Musika da arte guztien artean izpiritualena eta, soinuak modu atsegin batean konbinatuz, arima hunkitzea du helburu. Espazioan ikusmenaren bidez adierazten diren gainerako arteek ez bezala, musikak gure organismoan entzumenaren bidez jarduten du, denboran. Dirudienez ezjakina da gizakien bizitzan musika noiz eta nola sartu zen. Betidanik erritmoak, perkusioak eta dantzak plazer-iturri izan dira gizakiarentzat; gauza bera gertatu zen soinuekin, hauen erabilera desberdinen ondoriozko soinu-efektuak ezagutu zituenean. Musika osatzen duten elementuak hiru dira: erritmoa, melodia eta harmonia. Erritmoa, musikan, soinuak bata bestearen ondoren jartzeko eta txandatzeko modua da (silabak, pultsazioak) eta hauetan, beren azentu gogorrak eta ahulak, beren iraupen laburrak eta luzeak. Melodia, hizkuntzatik dator eta musikaren lerro horizontala da (soinu bat bestearen atzetik). Harmonia soinuen fusioa eta aldiberekotasuna da, musikaren bertikaltasuna da.